23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2021erako karga-tasak

Oizko Udalak, 2020ko abenduaren 24an egindako osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da honako karga-tasa hauek ezartzea 2021erako:

1.–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,11.

2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatuko dira. Karga-tasa: %12.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1.

Erabaki hauek 2021eko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

5.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina; aldez aurretik, kasua bada, aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Oizen, 2021eko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Ugutz Zelaieta Fernandez.

Iragarkiaren kodea: L2100722