23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Alkateordearen izendapena

Otsagabiko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren 126/2020 Ebazpena, abenduaren 31koa, lehen alkateordea izendatzen duena.

Alkateordeei dagokie alkatea haren egiteko guztietan ordezkatzea, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatua, ezartzen baitu alkate udalburuak libreki izendatuko dituela alkateordeak.

EBAZTEN DUT:

1. Beñat Landa Sáez Otsagabiko Udaleko lehen alkateorde izendatzea.

2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpena interesdunari igortzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2100856