2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Ibargoitiko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldirako aurrekontu arrunta. Erabaki hori 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean. Jendaurrean jarrita, haren kontrako alegaziorik ez denez aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua.
DIRU-SARRERAK:
| | ZENBATEKOA |
1. kapitulua | Zuzeneko zergak | 217.500,00 euro |
2. kapitulua | Zeharkako zergak | 5.000,00 euro |
3. kapitulua | Tasak eta prezio publikoak | 10.930,00 euro |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 82.055,00 euro |
5. kapitulua | Ondareko diru-sarrerak | 152.135,00 euro |
7. kapitulua | Kapital-transferentziak | 20.035,00 euro |
Diru-sarrerak, guztira | 487.655,00 euro |
GASTUAK:
| | ZENBATEKOA |
1. kapitulua | Langileria-gastuak | 23.950,00 euro |
2. kapitulua | Gastu arruntak | 130.880,00 euro |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 175.850,00 euro |
6. kapitulua | Inbertsio errealak | 156.975,00 euro |
Gastuak, guztira | 487.655,00 euro |
Idotzinen, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2100864