227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Udal hilerriko panteoiaren emakida berritzeari uko egitea

Emakidaren xede den ondasuna: 25. panteoia (ezkerrekoa kaperatik).

Emakidaren datak: 1892/11/15etik 1991/11/15era.

2021eko irailaren 14an eskabidea jaso da Udalean, Carlo Patania Ipesek aurkeztua, Magdalena Garcíaren eta Eduardo Hernández Elizalderen jaraunsle gisa (bere birramona eta birraitona), panteoi horren emakida berritzeari uko egitea eskatzeko.

Ikusirik, gainera, ondasun horren emakida epea iraungi dela.

Balio beza argitalpen honek bere burua afera horretan interesduntzat jotzen duen orok alegazioak aurkez ditzan, 15 eguneko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita.

Epe hori alegaziorik jaso gabe iragaten bada, Udalak ofizioz aterako ditu gorpuzkiak egun dauden tokitik eta berriz hobiratuko, behar den duintasunez, beste batzuekin batera.

Argitara ematen dut Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2021eko irailaren 20an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2113855