224. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, Sierra de Tabar izeneko 52 MW-eko haize-parkearen eta energia ateratzeko haren azpiegituraren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-ebaluazioaren eskaerari buruz aurkeztutako informazio osagarriarena

2021eko 71. Estatuko Aldizkari Ofizialean, martxoaren 30ekoan, argitaratutako iragarkiaren bidez jendaurrean jarri zen Sierra de Tabar izeneko 52 MW-eko haize-parkearen eta energia ateratzeko haren azpiegituraren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-ebaluazioaren eskaerari buruz aurkeztutako informazio osagarria.

Haize-parke horien sustatzaileak, geroago, informazio osagarria aurkeztu du; alegia, eskaera egitean aurkeztu zituen abifaunari buruzko azterketen osagarriak diren beste azterketa batzuk.

Beraz, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluek ezartzen dutenaren ondorioetarako, informazio osagarri hori jendaurrean jartzen da, zeina aditzera ematen baita, orok jakiteko eta informazio hori aztertu ahal izateko, aurrez hitzordua hartuta, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean (Merindadeen plaza 13, 31071, Iruña) edo esteka honetan:

http://www.seat.mpr.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Iruñean, 2021eko irailaren 14an.–Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2113621