221. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honako arau hauek ematen dizkidaten eskumenak baliatuz: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikulua, zeina aplikatzen baita lege beraren 47.2 artikuluaren bitartez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pitillasko alkate Pedro José Labari Elduayenen ordez lehen alkateorde José Manuel Ayerdi Oneca ari dadila, Alkatetzak esleiturik dituen eginkizun guztietan, aurtengo irailaren 8tik aurrera eta alkate titularra lanera itzuli arte.

Bigarrena.–Honako hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri Osoko Bilkurari ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2021eko irailaren 8an.–Alkatea, José Manuel Ayerdi Oneca.

Iragarkiaren kodea: L2113548