220. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1383E/2021 EBAZPENA, irailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2009 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 367/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 7an emandako 360E/2021 Ebazpenaren bidez, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen.

Goian aipatutako ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretu horren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Batzorde horretako buru Ana Granado Hualdek kargua utzi du, erretiroa hartu baitzuen 2021eko uztailaren 8ko dataz, eta halaxe jaso zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ekainaren 15ean emandako 1277E/2021 Ebazpenean. Hortaz, haren ordezkoa izendatu behar da.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ana Granado Hualde andrea, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko burua.

2. Ana Ariztegui Echenique izendatzea osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko buru.

Gisa horretan, honako hauek osatzen dute osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordea:

Batzordeburua: Ana Ariztegui Echenique andrea.

Batzordeko kideak:

–Cristina Villanueva Tres andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 360E/2021 Ebazpenaren bidez izendatua.

–María Lorente Simón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–M.ª José Algarra Ustarroz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Sonia Ropero Moriones andrea, otsailaren 10eko 7E/2017 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Idoya Laspalas Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 360E/2021 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–M.ª Jesús Esain Nicuesa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria: Begoña Lafuente Goñi andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 1985E/2017 Ebazpenaren bidez izendatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2021eko irailaren 3an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2113400