215. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

14D/2021 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita eratu dela Asociación de Trabajadores Interinos del Ayuntamiento de Tudela izeneko sindikatua, sigletan ATIAT (gordailu zenbakia: 31100055).

Onartu egin da aipatutako elkartea eratzearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Jose Antonio Arto Sanchez jaunak egin zuen, 31/2021/000089 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Jose Antonio Arto Sanchez jaunak, María Victoria Chueca Galarza andreak eta María Dolores Gil Borao andreak sinatu dituzte estatutuak eta eraketa-akta, denak ere sustatzaile izaerarekin.

Adierazi da erakundearen helbidea dela Tuterako San Salvador plaza, 18 (31500, Nafarroa), bere lurralde eremua tokikoa dela eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, egindako onarpenaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2021eko abuztuaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2113141