215. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

818E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 375/2021 Ebazpenean onetsi zen deialdiko aurrekontu-kreditu baimenduen zenbatekoa aldatzen baita (ebazpen hartan deialdi hau onetsi zen: “2021eko Hondakinen Funtseko dirulaguntza enpresentzat. Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen fluxua, eta hondeatutako material naturalak”).

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez Hondakinen Funtsa eratu zen, haren bidez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea.

Uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuak, Hondakinen Funtsa arautzen duenak (Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko Foru Legearen 42. artikuluak ezarritakoarekin bat) ezartzen du Hondakinen Funtsa nola kudeatu, antolatu eta banatuko den. Foru Dekretu horretan Hondakinen Funtsaren banaketa onesteko prozedura ezartzen da, gaur gero egin izan dena; banaketa horren ondorioz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 27E/2021 Foru Agindua egin zen, Hondakinen Funtsaren banaketa, 2021. urtean, onesten duena. Foru Agindu horretan, 2021erako Funtsaren banaketa ezartzeaz gain, jasotzen da, halaber, Funtsa osatzen duten aurrekontuko partiden arteko diru-kopuruak lekualdatzeko aukera.

Beste alde batetik, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 375E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen “2021eko Hondakinen Funtseko dirulaguntza enpresentzat. Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen fluxua, eta hondeatutako material naturalak”. Deialdian, dagozkien aurrekontu kredituak baimendu ziren, eta aldaketak egiteko baimena eman zen, jasotako eskaeren arabera.

Deialdiaren eskaerak aurkezteko epea joan den ekainaren 25ean amaitu zen. Berrikusi eta gero, eta deialdian ezarritako irizpideak aplikatuta, atzeman da eskaera guztiak arruntak izan zirela, eta inbertsioen partidak ez duela kreditua agortzen. Kreditua agortzen ez duen partidatik aski krediturik ez duen partidara diru-soberakina pasatzeak bidea ematen du deialdian aurkeztu diren eskaera gehiagori erantzuteko.

2021eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen 53. artikuluak baimena ematen du Hondakinen Funtseko partiden arteko diru-mugimenduak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 375/2021 Ebazpenean onetsi zen deialdian baimendu ziren aurrekontu-kredituen zenbatekoa aldatzea jaso diren eskaeren arabera (ebazpen horretan deialdi hau onetsi zen: “2021eko Hondakinen Funtseko dirulaguntza enpresentzat. Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen fluxua, eta hondeatutako material naturalak”). “740001-74100-7701-456202: Suspertu Plana. Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak” partidari 135.000,00 euro kenduko zaizkio, eta “740001-74100-4701-456200: Suspertu Plana. Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak” partidari 135.000,00 euro gehituko zaizkio. Partida bakoitzaren kopuru baimenduak hauek dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

740001-74100-4701-456200: Suspertu Plana. Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak

2021

262.710,00

740001-74100-7701-456202: Suspertu Plana. Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak

2021

0,00

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal zaio, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 5ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2112766