215. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Izen ofizialen aldaketak. Jendaurreko informazioa

Erromantzatuko Udalak, 2021eko abuztuaren 12an egin ohiko osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen aldaketa toponimikoak egitea udalerriaren eta bertako entitate bakanen izen ofizialetan.

–Udalerria:

• Erromantzatua.

–Biztanle-entitateak:

• Adantsa.

• Berroia.

• Isu.

• Murillo Berroia.

• Napal.

• Orradre.

• Usun.

Ofizial egiten dira udalerriaren eta bertako entitate bakanen izenak bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Hala, gaztelaniazko izen ofizialaz gain, euskarazko jatorrizko izen toponimikoa ere hartuko dute, eta aurrerantzean honela deituko dira:

• Romanzado / Erromantzatua.

• Adansa / Adantsa.

• Berroya / Berroia.

• Iso / Isu.

• Murillo Berroya / Murillo Berroia.

• Napal.

• Orradre.

• Usún / Usun.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erromantzatuan, 2021eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2113217