215. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2021eko ekainaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko plantilla organikoan.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2021eko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Azkoienen, 2021eko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ERABAKIA

Ikusirik 667/2021 espedientea, zeina izapidatu baita Azkoiengo Udalaren 2021eko plantilla organikoaren 1. aldaketa egiteko.

Ikusirik txosten-proposamena, non justifikatzen eta arrazoitzen baitira proposatutako aldaketak, eta espedientean jasotako gainerako dokumentazioa,

ERABAKITZEN DA:

Azkoiengo Udalaren 2021eko plantilla organikoa aldatzea, honela:

1. Aldatzea 1-02 lanpostuaren (kontu-hartzailea) egoera: hutsik egotetik funtzionario gaitu batekin beteta egotera pasatzen da.

2. Kontu-hartzailearen lanpostu bat sortzea, A mailakoa, 1-13 zenbakiarekin, barne igoera murriztuan betetzeko, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluarekin (foru dekretu horrek onetsi zuen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina). Osagarri hauek izanen ditu: bateraezintasuneko osagarria %35; lanpostukoa %23 eta burutza/taldeen zuzendaritzakoa 7,5.

A mailako lanpostua betetzen bada suntsitu eginen da 1-02 lanpostua.

3. Kudeaketa-esleipenerako hitzarmena sinatzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiarekin, Udaleko kontu-hartzailearen lanpostua (B maila) A mailara igotzeko probak egiteko, eta alkateari esleitzea haren sinadura.

4. Elektrikari-ofizialaren lanpostu bat sortzea (6-12 zenbakia), C mailakoa, osagarri hauekin: lanpostua %19; lanaldiaren luzapena-prestasuna %10; nekagarritasuna %10; maila %12. Espedientean jasotako txostenaren fitxa erantsian zehazten dira haren eginkizunak, ezaugarriak eta baldintzak.

5. Idazkariaren lanpostuari (1-01 zenbakia) lanaldiaren luzapeneko %10eko osagarria ematea, urtean 159,2 orduko gehieneko luzapenarekin.

Iragarkiaren kodea: L2113156