215. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Funesko Udalaren musika eskolaren 2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2021eko abuztuaren 31n egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen Funesko Udalaren musika eskolaren aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, eta argitara eman beharko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Funesen, 2021eko irailaren 1ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2113215