215. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2302/2021 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Rebeca Mayo Artázcoz andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, farmazia teknikariaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 1638E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen farmazia teknikariaren bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Urtarrilaren 25eko 162E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 18koa), onetsi zen deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

Martxoaren 13ko 879E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 28koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 11ko 411/2021 Ebazpenaren bidez, funtzionario izendatu ziren eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan, eta martxoaren 17ko 831/2021 Ebazpenaren bidez zuzendu zen.

Igoera txandako María Begoña Salvatierra Moral andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, karguaz jabetzetik aurrerako ondorioekin, zerbitzu ematen ari baitzen administrazio publiko berean.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat, bidezko da bajak betetzea gaindituen zerrendan diren hurrengo izangaiekin. Hortaz, igoera txandan ez zegoenez probak gainditutako beste izangairik, txanda irekiko gaindituen zerrendako lehen hautagaiarekin bete behar zen lanpostua, Fernando Iglesias Rivas jaunarekin. Azken horrek, alabaina, uko egiteko idatzia aurkeztu zuen eta, horrenbestez, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen 2021eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23koan, txanda irekiko María Lorena Alonso Maté andrea izendatzeko, hura baitzen gaindituen zerrendako hurrengo izangaia. Funtzio Publikoko zuzendariaren maiatzaren 19ko 1513/2021 Ebazpenaren bidez egin zen izendapena.

Bestalde, María Lorena Alonso Maté andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean.

Beraz, deialdiaren 7.4 oinarrian ezarritakoa ikusirik, 2021eko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 16koan, txanda irekiko Rebeca Mayo Artázcoz andrearen aldeko izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, bera baitzen hurrengoa probak gainditu zituzten izangaien zerrendan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Rebeca Mayo Artázcoz andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, farmazia teknikariaren lanpostuan aritzeko, eta hari esleitzea plantillan 71431 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2112886