1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2167/2021 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, eta, horrekin batera, zehazten baitira oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 133/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 800/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12koan.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Azkenik, bidezkoa da, halaber, oposizioaren lehenbiziko proba egiteko eguna, ordua eta tokia adieraztea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena.
2. Aditzea ematea oposizioko lehenbiziko ariketa 2022ko otsailaren 1ean eginen dela, asteartearekin, 8:30ean, NAPI-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Navarrería kalea, 39, Iruña).
Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.
Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.
Kalifikazio epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren atalean, argitaratuko du, oposizioko lehenengo proba egiteko eguna baino lehen eta behar besteko denborarekin, nola banatuko diren izangaiak ikasgeletan eta zein ordutan hasiko den izangaiei deitzen.
3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2021eko abuztuaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia kanpoan denez (abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua), Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Casado Leoz.
ERANSKINA
AHOLKULARI JURIDIKOA
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
–Txanda irekia.
Onartuak:
ANDREU MATEOS, MARIA
ANDUEZA OSES, SAIOA
ARIZ MONREAL, MAIDER
AROCA DIVISON, FERNANDO
ASUN ESPARZA, JAVIER
AZCARATE LERGA, AMAIA
CAIRETA RUIZ, CARLOS
CALVO MALON, ALEJANDRA
CAMPUZANO CAMPOY, DAVID
CAÑAS PALACIOS, ISABEL
CONDEARENA ANSOAIN, CRISTINA
DIAZ CASTILLO, MARIA
EGUARAS OTEIZA, M. SUYAPA PUY
ERRO URRA, JULEN
ESCALANTE ALMARZA, MARIA
ESLAVA SERRANO, LOLA
ETXEBERRIA MAQUEDA, SAYOA
FERRER CLEMENTE, BEATRIZ
GALE MONTESINOS, FELIX JESUS
GARCIA CENTENO, MARTA
GARCIA SAN SEGUNDO, MARIA ELENA
GOICOECHEA CHAVARRI, ENRIQUE
GOMEZ DE LA HIGUERA, EUSEBIO JOSE
GRANDE MIGUEL, MARIA DE LOS ANGELES
GURUCHARRI SAN MARTIN, GORETTI
IBARROLA BERASAIN, LUIS
IRIBARREN GASCA, RAFAEL
IRIGOYEN MARTINEZ, JESUS ANGEL
JALLE ALAIZA, CARLA
LOPEZ MARTINEZ DE MORENTIN, MAITE
LOPEZ VILLANUEVA, GARAZI
MARTINEZ GARCIA, IRENE
MAZUELAS DIEZ, JESSICA
MENDEZ RASERO, TANIA
MORATIEL PELLITERO, ESTHER
MOSQUERA RODRIGUEZ, LAURA
NAVARRO BERNAD, MARIA DOLORES
NUÑEZ IRIARTE, MIGUEL ANGEL
OLLO LOPEZ, IRIS MERITXELL
PEREDA RAZQUIN, MIREN JOSEBE
PEREZ AZAGRA, FRANCISCO J.
SAN MARTIN ERICE, ITZIAR
SANTESTEBAN OROZ, SANDRA
SOLABRE RECALDE, PATRICIA
SORROCHE SEDANO, MIGUEL
SOTO CIRIZA, MARIA PATRICIA
URIZ LOPEZ, IRENE
VAZQUEZ VIDADOR, DIANA
VEGA VALENCIA, AINARA
VIDAURRETA DE LA CRUZ, MIGUEL
ZABALZA LANDA, IÑIGO
ZELAIA ZUBIKOA, INGE
Baztertuak:
Ez aurkezteagatik inskripzio epean inolako lan eskaintzari uko egin ez diola frogatzeko agiria:
ALARCON VILLAGOMEZ, BELEN
–Igoera txanda.
Onartuak:
IGLESIAS ALVAREZ, FRANCISCO JAVIER
PERNAUT OJER, MARTA
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F2112241