209. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen hamalau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 1668/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren hamalau izangai, zaintzaile lanpostuetan aritzeko.

Gero, igoera txandan izendatutakoetako bati eszedentzia eman zitzaion zaintzaile lanpostuan, jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean ari baitzen lanean, eta igoera txandan beste inork ez duenez oposizioa gainditu, 2021eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 2koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen Brígida Soriano García andrearekin, bera baitzen lehendik izendatutakoen ondotik txanda irekian oposizioa gainditu dutenen artean hurrengoa.

Txanda irekiko izangai zen Brígida Soriano García andreak uko egin dio zaintzaile izateko izendapenari, eta, beraz, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galdu ditu.

Horiek horrela, bidezko da izendapen proposamena osatzea, Francisco Javier Monreal Arteta jauna sartuz, bera baita lehendik izendatutakoen ondotik txanda irekian oposizioa gainditu dutenen artean hurrengoa.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 13an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendariaren ordez, hura kanpoan baita, Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalburua, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2112601