209. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Zuzendaritza Batzordeak, 2021eko apirilaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 26an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Corellan, 2021eko abuztuaren 23an.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2112896