209. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Laugarren izendapen proposamen osagarria.

Aipatu deialdiari dagokionez, eta lanpostuak betetzearren, 2021eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4koan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 2001/2021 Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez izendatzen baitziren igoera txandan gainditu zutenen artean hurrengoak ziren 5 izangaiak.

Ezarrita zegoen epearen barrenean, Marta Hervás Muñoz andreari, Juan Barreneche Irigoyen jaunari, César Valencia Guembe jaunari, María Isabel Sáez de Jáuregui Pérez de Eulate andreari eta Encarnación Moreno Garalut andreari (denak igoera txandako izangaiak), etxezain lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaren jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan administrazio honetan edo beste administrazio publiko batean lanpostu finko batean ari baitziren lanean.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta igoera txandan beste inork oposizioa gainditu ez duenez, bidezko da izendapen proposamena osatzea Carlos Cortés Sanjosé jaunarekin, Eva Cuesta Alcalá andrearekin, José Ignacio Fernández Soliño jaunarekin, Miguel Álvarez Ilzarbe jaunarekin eta Iñaki Esteban Valencia jaunarekin, horiek baitira lehendik izendatutakoen ondotik txanda irekian oposizioa gainditu dutenen artean hurrengoak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 13an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendariaren ordez, hura kanpoan baita, Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2112600