209. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elizagorriko Udalak, 2021eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen onestea 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren legeetan agindutakoarekin.

Espedientea Idazkaritzan izan zen ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2021eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 2koan, bizilagunek eta interesdunek azter zezaten eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2021eko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da plantilla honen behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:

a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elizagorrian, 2021eko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko udalekin partekatua. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %23,72.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. E maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 3,21.

Administrazio-kontratudun langileen eta aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

–Administrazio araubidea.

Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratuduna. A maila. Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza. Gradua: -. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.

Deiturak eta izena: Baquedano Díaz, Soraya. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratuduna. E maila. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Gradua: -. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriaren 1a.

–Lan araubidea.

Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: aldi baterako eta bitarteko lan-kontratuduna. E maila. Lanpostua: administrari-ofiziala. Gradua: -. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.

Iragarkiaren kodea: L2112931