209. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2202/2021 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ángel Latorre Berrueta jauna izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 505/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialen hogeita hemeretzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1361/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ekoan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 1941/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1652/2020 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 2918/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, prozesua gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak, eta otsailaren 19ko 482/2021 Ebazpenaren bidez, 36 izangai izendatu ziren. Gainera, erabaki zen proposamenean sartutako izangaietako bati epea etetea, ezinbesteko arrazoi batengatik, eta lanpostu hutsetako bi bete gabe utzi ziren.

Izendatutako izangai bati eszedentzia onartu zitzaion lanpostuaz jabetzeko unetik aurrerako ondorioekin, une horretan Administrazio Publiko honetan edo beste batean lanean ari zelako, langile finko gisa.

Hortaz, izendapen osagarria egin ondoren, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituela egiaztaturik, maiatzaren 19ko 1514/2021 Ebazpenaren bidez, Jon Legarrea Oteiza jauna izendatu zen eta lanpostua esleitu zitzaion.

Jon Legarrea Oteizari, txanda irekiko izangaia baita, borondatezko eszedentzia eman zaio lanpostuaren jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan Administrazio Publiko honetan lanean ari zelako, langile finko gisa.

Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da lanpostu huts hori gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 2koan, Ángel Latorre Berrueta jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, prozesua txanda irekitik gainditu duten izangaien zerrendako hurrengo izangaia baitzen.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ángel Latorre Berrueta jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lanpostuetan aritzeko, eta 68566 lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikia dagoena eta destinoa Iruñean duena.

2. Aipatutako izangaiak bere zentroari edo atxikipen esparruari dagokion langileen unitatean jabetu beharko du lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 4an.–Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Casado Leoz, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia kanpoan baita (abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua).

Iragarkiaren kodea: F2112239