208. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, Uren Zerbitzuko ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan Cortesko Udalaren zerbitzura. Izendapen proposamena

Uren Zerbitzuko ofizialaren lanpostu bat, Cortesko Udalaren zerbitzura funtzionarioen araubidean jardun dezan, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Francisco Javier Catalán Ibañez izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2021eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2021eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2112798