208. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA “45. iraganbidea (P-45)” izeneko abelbidearen trazadura Urrotz-Hiriko udal mugartearen tarte batean aldatzeko proposamena.

Honako hau aditzera ematen zaie udal mugarte horretako abelbideen trazadura aldaketan interesa dutenei:

Lehena.–2021eko apirilean, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak Urrotz Goiti SL enpresaren (IFZ: B31699721) proposamen bat jaso zuen Beortegiko NA-2328 errepideko abeltegiaren alderdian lur truke bat egiteko: P-45 iraganbidearen sektore baten truke (Urrotz-Hiriko 1/555 katastro-lurzatian), herri berean, mugakide den 1/616 finkako azalera bereko lursail bat (abeltegi partikularra); hori guztia abeltegiko sarbiderako segurtasun arrazoiengatik, abeltzaintzako instalazioen osasun arloko legediak ezarritako betebeharrak direla eta. Trazadura aldatuz, ez da aldatzen abelbidearen jabari publikoko ondasun izaera, alderdi hori funtsezkoa baita abelbideentzat. Hori horrela, aldeko txostena eman zen P-45 iraganbiderako proposatu den trazadura berriaz. Trazaduraren aldaketaren planoa eranskinean kontsulta daiteke.

Bigarrena.–“45. iraganbidea (P-45)” izeneko abelbidearen trazadura Urrotz-Hiriko udal mugartearen tarte batean aldatzeko proposamena jendaurrean egonen da hilabetez, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Epe horretan, proposamenari buruzko kontsultak egiten ahalko zaizkio Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari (planificacion.medio.natural@navarra.es) eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

ERANSKINA

Trazaduraren aldaketaren planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2112313