1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
92/2021 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 36/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa. Haren bidez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beharrezkoa den gaitasun artistikoaren probaren deialdia egin da 2021. urterako.
Ebazpen hori 2021eko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an, eta akats bat egin dela oharturik, zuzendu egiten da. Akatsa dago, zehazki, 2. eranskinean, gaitasun artistikoaren probaren bigarren deialdiko egunetan.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 36/2021 Ebazpenaren 2. eranskinean –gaitasun artistikoaren probaren bigarren deialdiko egunetan– atzemandako akatsa, modu honetan:
BIGARREN DEIALDIA |
Izena emateko eskabideak aurkezteko epea | 2021eko abuztuaren 29tik irailaren 1era: (14:00ak arte) |
ERDI ETA GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBA |
Gaitasun artistikoaren proba egiteko eguna (erdi eta goi maila) | 2021eko irailaren 4a –15:30ean: izangaiei dei egitea eta beren dokumentazioa egiaztatzea. –16:00etan: probaren hasiera. 2 orduko iraupena izanen du |
Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzak argitaratzea | 2021eko irailaren 5a |
Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioa jartzeko epea | 2021eko irailaren 5etik 7ra (14:00ak arte) |
Gaitasun artistikoaren probaren behin betiko emaitzak argitaratzea | 2021eko irailaren 8a |
GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBA GAINDITU IZANAREN ZIURTAGIRIA |
Proba gainditu izanaren ziurtagiriak (izena eman den arte eta goi mailako diseinu eskolan jaso) | 2021eko irailaren 11tik aurrera |
BIGARREN DEIALDIA |
Izena emateko eskabideak aurkezteko epea | 2021eko abuztuaren 30etik irailaren 1era (14:00ak arte) |
ERDI ETA GOI MAILAKO ZIKLOETAN SARTZEKO GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBA |
Gaitasun artistikoaren proba egiteko eguna (erdi eta goi maila) | 2021eko irailaren 3a –15:30ean: izangaiei dei egitea eta beren dokumentazioa egiaztatzea. –16:00etan: probaren hasiera. 2 orduko iraupena izanen du |
Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzak argitaratzea | 2021eko irailaren 6a |
Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioa jartzeko epea | 2021eko irailaren 6tik 8ra (14:00ak arte) |
Gaitasun artistikoaren probaren behin betiko emaitzak argitaratzea | 2021eko irailaren 9a |
GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBA GAINDITU IZANAREN ZIURTAGIRIA |
Proba gainditu izanaren ziurtagiriak (izena eman den arte eta goi mailako diseinu eskolan jaso) | 2021eko irailaren 10etik aurrera |
2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zerbitzuen Katalogoko tramiteen fitxa honetan: “Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beharrezkoa den gaitasun artistikoaren probaren deialdia” (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Prueba-de-aptitud-artistica-para-el-acceso-a-ciclos-de-Artes-Plasticas-y-Diseno).
3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Corellako Arte eta Goi mailako Diseinu Eskolara eta Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2021eko abuztuaren 24an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.
Iragarkiaren kodea: F2112913