200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Milagrosa auzoan.
Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-JUL-21 (23/US).

“Ikusirik Milagrosa auzoko hiri-jarduketarako plan berezia, Iruñeko Udalak sustatua, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoen 2021eko uztailaren 1eko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Milagrosa auzoari dagokion hiri-jarduketarako plan bereziaren agiria.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea, agiriaren kopiarekin batera, honako hauei: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua izapidetzeko eta txosten sektorialak emateko, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuari, Kultura eta Kirol Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Espainiako Gobernuko Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñerriko Mankomunitateari.

4. Erabaki hau jakinaraztea Aragon Terroba, Iri, Lamana Pastor, Lri, Ramirez Sanchez, J Mri eta Sigifredo Martín Sánchezi.”

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2112300