2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

1., 2., 3. eta 4. aldaketak 2020ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Osoko Bilkurak 2020ko abenduaren 22an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen 1/2020tik 4/2020ra bitarteko aurrekontu-aldaketen espedientea.

Aldaketak eginen dira bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz, espediente hauek jendaurrean egonen dira 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.

Arakilen, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2016120