2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

30/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontuan kreditu-gehigarria gaitzeko 30/2020 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2020ko azaroaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

Gastua goititzea:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 4121 2100002

Bideak eta ur-bazterrak zaintzea

14.520,00 euro

Guztira, 14.520,00 euro.

Aurreko kreditu-aldaketak finantzatuko dira honako partida hauen kargura:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

33802 2260901

Azienda feria

9.000,00 euro

33802 2262001

Jarduera soziokulturalak

5.520,00 euro

Guztira, 14.520,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2020ko abenduaren 9an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015967