2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIALDEA MANKOMUNITATEA
2020ko 1. aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena
2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
1/2020 KREDITU GEHIGARRIA
GASTUAK:
1 1621 21401 partida.–Ibilgailu konponketa bilketa 2224GZW H/U: 20.000,00 euro.
1 1621 21402 partida.–Ibilgailu konponketa 6254GYZ berdea:
10.000,00 euro.
FINANTZAKETA:
Diru-sarrerak:
87000 partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 30.000,00 euro.
Leitzan, 2020ko abenduaren 21ean.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2015844