2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARDE
1, 2 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Gardeko Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1/2020, 2/2020 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak.
2020ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17koan, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da aurrekontuan egindako aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
1/2020 ALDAKETA
Aparteko kreditua: 20.603,87 euroko 432.63200 partida sorrarazten du 2020ko gastu-aurrekontuan (Gardeko Udalaren igerilekua konpontzea eta udal instalazioak egokitzea), 7508004 sarrera-partidaren kargura (Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana, 2020), 16.518,00 euroan, eta 870000 partidaren kargura (Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina), 4.085,87 euroan.
2/2020 ALDAKETA
Aparteko kreditua: 34.546,60 euroko 150.68203 partida sorrarazten du 2020ko gastu-aurrekontuan (Garden familia bakarreko etxebizitza birgaitzeko proiektua. Albientearen etxea), 7508005 sarrera-partidaren kargura (COVID-19 kapital transferentzien aparteko funtsa), 19.000,00 euroan, 7508006 sarrera-partidaren kargura (Etxebizitzarako inbertsioa), 10.368,90 euroan, eta 870000 partidaren kargura (Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina), 5.197,16 euroan.
3/2020 ALDAKETA
Aparteko kreditua: 2.372,60 euroko 165.640001 partida sorrarazten duena 2020ko gastu-aurrekontuan (Argiteria publikoaren auditoretza-proiektua), 7508007 sarrera-partidaren kargura (Agenda 21en dirulaguntza), 1.372,00 euroan, eta 870000 partidaren kargura (Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina), 1.000,60 euroan.
Garden, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L2015968