199. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLTZA ZENDEA

2021ean lurraren kontribuzioa borondantez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2021eko abuztuaren 20tik irailaren 30era izanen dela hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren 2021eko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke oharrean azaltzen diren Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko irailaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2021eko abuztuaren 17an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2112651