199. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2148/2021 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, eta zehazten dira oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 688/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 1545/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Azkenik, bidezkoa da, halaber, oposizioaren lehenbiziko proba egiteko eguna, ordua eta tokia ezartzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda (I. eranskinean ageri dena) onestea.

2. Adieraztea oposizioko lehenengo proba 2021eko azaroaren 20an eginen dela, larunbatarekin, 9:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko 123. gelan (Arrosadiko campusa, Iruña).

Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2021eko uztailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA-TELEKOMUNIKAZIOETAKO INGENIARIA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Txanda irekia.

Onartuak:

ABREGO ARANA, PAOLA

AGINAGA ETXAMENDI, KONTXI ISABEL

AGORRETA MALUMBRES, JORGE

AGUIRRE CASCALLANA, GORKA

ALONSO MOLLEDO, ION

ARIN IRASTORZA, MARIA ASUNCION

AROZARENA ARANA, JESUS ANTONIO

BERAZA LORENTE, UXUE

CALLEJAS GARDE, FERNANDO

CHAVES RODRIGUEZ, ROSA MARIA

CHOCARRO ALVAREZ, JAVIER

ECHALECU BIURRUN, RUBEN

ECHEVERRIA APESTEGUIA, RAQUEL

FLORES CUADRADO, MIGUEL ANGEL

GARCIA DE LA FUENTE, GUILLERMO

GARRALDA IRIARTE, LEYRE

HERNANDEZ RABAL, ANA ISABEL

IBAÑEZ SAEZ, NATALIA

ILUNDAIN BENITO, IÑAKI

JIMENEZ MARTINEZ, UNAI

JUSTEL CALVO, RAFAEL

LAJOS AZPILICUETA, RAQUEL

LASHERAS ARBELOA, GORKA

LERIN VIGARA, ANGELA

LOCIGA SANTOS, ARKAITZ

MACUA SADABA, CARLOS EZEQUIEL

MANSO CARBALLO, PEDRO

MARIN HERNANDEZ, RAFAEL

MELGOSA GARCIA, OSCAR

MENDIETA YABEN, SANDRA

MORENO AYALA, FERNANDO

MORENO PLOU, DAVID

NAVARRO ARRASTIO, IOSEBA

POLO FERNANDEZ, JOSE IGNACIO

RAMOS LAINEZ, PABLO

REQUENA GEORGACOPULOS, NICOLAS JOSE

RODRIGUEZ ULIBARRI, PABLO

RUBIO LECUONA, MIRIAM

SAENZ ARRARAS, REBECA

SALABERRI PLAZA, JOSEBA

SALAVERRI CORONADO, INES

SANCHO PRADALES, PABLO

SESMA GRACIA, IRIS

UGARTE ECHEVERRIA, MARIA ELISABE

USANDIZAGA GARAI-GORDOBIL, ALEX

VEGAS ARRIBAS, RODOLFO

Baztertuak:

Langabe gisa inskribaturik ez egoteagatik eta izena emateko tasa ordaindu ez izanagatik:

ROYO BAQUEDANO, DAVID

Igoera txanda.

Onartuak:

BELINCHON HERAS, DELIA

GARBISU DE GOÑI, UNAI

IZKUE MENDI, EDURNE

LARRAYA ESLAVA, MIGUEL ANGEL

LEGARIA LERGA, SANTIAGO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2111967