198. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

72E/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena San Adriango Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, S-12, S-13 eta S-14 sektoreei eragiten diena, Laser Ebro SLk sustatua.

San Adriango Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen helburua da San Adriango S-12, S-13 eta S-14 sektoreetarako ezarritako hirigintza-antolamendua aldatzea, sustatzaile gisa aritzen den merkataritza-enpresa handitzeko beharrei erantzuteko. Besteak beste, 3. poligonoko 1965. katastro-lurzatiaren hirigintza-erabilera aldatzen da, S-13 sektorearen mugak aldatzen dira, eta, horren ondorioz, baita mugakideenak ere (S-12 eta S-14), eta S-12 sektorean exekuzio-unitate berri bat ezartzen da, UE-1 izenekoa.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 797E/2020 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen San Adriango hirigintzako udal plana S-12, S-13 eta S-14 sektoreetan aldatzeari buruz, ez baitu ondorio nabarmenik eragiten ingurumenean. Aldaketaren sustatzailea Laser Ebro SL izan da.

Ebazpen hori 2020ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 14koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea San Adriango Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, S-12, S-13 eta S-14 sektoreei eragiten diena, Laser Ebro SLk sustatua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau San Adriango Udalari igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza-araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan eta, hala, onetsitako hirigintza-tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 19an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2111834