192. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 100. lurzatian.
Behin betiko onespena

Hasierako onespena eman ondoren, prozeduraren tramite guztiak behar bezala eginda, eta haren aurkako alegaziorik aurkeztu ez denez, Alloko Udalak, 2021eko ekainaren 25eko osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia La Paz auzoko 30ean (Alloko 1. poligonoko 100. lurzatia), dotazioko jarduketa txiki baterako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako plan berezia. Orobat, onetsitako testua eta emandako txostenak bidaliko zaizkio lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamenduari, proiektua kontrola dezan; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin.

Allon, 2021eko uztailaren 29an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111874