188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tutera-Fontellas bizikleta-bidea luzatzeko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko maiatzaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tutera-Fontellas bizikleta-bidea luzatzeko proiektua, bai eta proiektu horrek egiteak ukitutako jabe eta ondasunen banakako zerrenda zehatza ere, non azaltzen baitira, alderdi materialetik zein juridikotik, desjabetu beharreko ondasun edo eskubideak. Aipatu epean ez zen alegaziorik aurkeztu.

Tuterako Udalak, 2021eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

ERABAKIA:

“Lehena.–Behin betiko onestea Tutera-Fontellas bizikleta-bidea luzatzeko obren proiektua, CINTEC SLk idatzia eta sinatua.

Bigarrena.–Onestea Tutera-Fontellas bizikleta-bidea luzatzeko obren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda.

Hirugarrena.–Espedientean agertu ez denez proiektuak ukitutako finken titularrik, jardundakoa Fiskaltzara igortzea, harekin gauzatuko baitira aurreragoko jarduketak (Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 5. artikulua).

Laugarrena.–Jardundakoa kontuan harturik, frogatutzat jotzea espedienteak aipatzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzeko beharra; beraz, okupatu beharra erabaki, eta erabaki honen bidez hasiera ematen zaio desjabetze-espedienteari, hartan gauzatuko baitira egunetik aurreragoko jarduketak guztiak.

Bosgarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea deklara dezala proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako, Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko Zuzendaritzaren 2021eko ekainaren 29ko txostenean azaldutako arrazoiengatik. Txosten hori Nafarroako Gobernura igorriko da, dagokion kreditu-atxikipenarekin batera.

Seigarrena.–Erabaki hau eta beronen eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea, argitara dadin, eta iragarkia paratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan gehien saltzen den egunkarietako batean. Orobat, ukitutakoei banan-banan jakinaraziko zaie, erabakiaren aurka zer errekurtso jar dezaketen esanen zaie eta gonbita eginen zaie prezio bat proposa dezaten, adostasunezko erosketa errazteko.

Zazpigarrena.–Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean; jakinaraz bekie interesdunei, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioari Zuzendaritza Nagusiari eta Garraio Zuzendaritza Nagusiari, Fiskaltzari eta Udalaren Kontu-hartzailetzari.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

POLIGONOA

LURZATIA

JABETZA

ALDI BATERAKO

AZALERA

DESJABETZEKO

AZALERA

32

188

Victoriano Luis Echeverría Sanz

166

137

32

189

Victoriano Luis Echeverría Sanz

53

40

32

190

UVESA

331

467

32

193

M.ª Antonia eta Félix José, López Alonso

99

141

32

194

Inversiones Torres Irigoyen SL

373

555

32

216

Margarita Pérez Pérez

73

39

32

217

Luis Braulio eta Rosa M.ª, Ortego Aguilera

61

35

34

406

Nafarroako Foru Komunitatea

396

32

218

Nafarroako Foru Komunitatea

12

1

32

337

Nafarroako Foru Komunitatea

4

32

215

Inversiones Torres Irigoyen SL

11

12

32

337

Nafarroako Foru Komunitatea

162

34

406

Nafarroako Foru Komunitatea

7

32

337

Nafarroako Foru Komunitatea

87

32

219

Jesús M.ª Aparicio Puyo

84

136

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2021eko uztailaren 23an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2111623