180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarreak, 2021eko ekainaren 14an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (Foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu zuen).

Onespen hori 2021eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 28an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da aldaketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuak interesdunen eskura daude Batzarrearen web-orrian: www.amescoa.com.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2021eko uztailaren 21ean.–Batzarreko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2111399