180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2021eko ekainaren 16an egin ohiko batzar orokorrean, lehen aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, entitatearen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. 2021eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, ekainaren 29koan, eta hamabost egun baliodunean jendaurrean eduki ondoan Mankomunitateko Idazkaritzan, inork ez du haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea laburturik (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

Lizarran, 2021eko uztailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

MANKOMUNITATEA

GASTUAK:

• Ur zerbitzua: + 811.915 euro.

• Hiri Hondakin Zerbitzua: + 331.728 euro.

• Gastuak, guztira: + 1.143.643 euro.

DIRU-SARRERAK:

• 0. kapitulua: + 811.915 euro.

• 1. kapitulua: + 331.728 euro.

• Diru-sarrerak, guztira: +1.143.643 euro.

Iragarkiaren kodea: L2111401