180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2021eko uztailaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza hori aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Delako epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa hori.

Vianan, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2111233