180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, S.S 5.1. eremuko UT-4 unitate tipologikoan (2. poligonoko 8., 9., 10. eta 333. lurzatiak).
Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2021eko ekainaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako Plan Berezia, S.S 5.1. eremuko UT-4 unitate tipologikoan (2. poligonoko 8., 9., 10. eta 333. lurzatiak), Azkoienen, Lince Homes SLUk sustatua, eta onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 8an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua.

Azkoienen, 2021eko uztailaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111241