180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako plantilla organikoan egindako aldaketa. Haren bidez, bateraezintasuneko osagarria aplikatuko zaio 1-02 kodedun lanpostuari.

Legeak ezarritako epean jendaurrean egon ondoren, eta 2021eko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 21ekoan, eta Udaleko iragarki oholean dagozkion iragarkiak paratuta, inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi da plantilla organikoaren aldaketa.

Ondorioz, agintzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila lanpostuaren aldaketa plantilla organikoan behin betiko geratu den bezala. Aldaketak ondorio ekonomikoak sorraraziko ditu hasiera batean onetsi zenetik:

KODEA/LANPOSTUA

ARAUBIDEA/MAILA

LANPOSTUKO

EGOERA

1-02

Erdi mailako teknikaria

Funtzionarioa

B

Oposizio-lehiaketa murriztua

Bulegoburutza, %10 + %8,73%

Hitzarmena, %10

Bateraezintasunekoa, %35

Aktiboa

Faltzesen, 2021eko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2111390