180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aparteko kredituen 7/2021 aurrekontu-aldaketa eta 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2021eko uztailaren 22an egin den ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aparteko kredituen 7/2021 aurrekontu-aldaketa eta 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oltza Zendean, 2021eko uztailaren 22an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2111501