180. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2021eko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko ekainaren 16an Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2021eko plantilla organikoaren aldaketa (A mailako kontu-hartzaile lanpostua sortu).

Espedientea jendaurrean ikusgai egon zen hamabortz egun baliodunean, dagozkion iragarkiak 2021eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 22an, eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik.

Inolako erreklamaziorik izan ez denez gero, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da.

Horregatik, orain Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

–Plantilla Organikoaren aldaketa (lanpostu berria sortzea):

Lanpostua: kontu-hartzailea.

Kopurua: 1.

Araubide juridikoa: funtzionarioa.

Maila: A.

Lanpostuko osagarria: %7,50.

Bateraezintasuneko osagarria: %35.

Aginte osagarria: %18.

Prest egoteko osagarria: %7.

Sarbidea: barne-sustapen mugatua (251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikulua), abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena).

Laneko egoera: hutsik.

Euskara maila: C1 (ahoz eta idatziz).

Kontu-hartzaileak A mailara igotzea lortzen badu, plantillako B mailako kontu-hartzailearen lanpostua amortizatuko da.

Beran, 2021eko uztailaren 28an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2111713