2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Conservas Iturri SLk jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du, 2. poligonoko 213. lurzatian barazki kontserben biltegia handitzeko.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela udal Idazkaritzan, hogei egunez, hura aztertu eta, kasua bada, bidezko jotzen diren alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Arroitzen, 2021eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleon Segura.
Iragarkiaren kodea: L2111523