179. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Onespena

Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren Batzarrak, 2021eko ekainaren 25ean egin bilkuran, aldaketak egitea onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrietan.

Erakunde honetako hiri nagusia den aldetik, espedientea Monteagudoko Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egunez, iragarkia hiru udaletako iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egiteko.

Monteagudon, 2021eko uztailaren 5ean.–Batasuneko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2110747