2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Arguedasko jarduera ekonomikoen eremua urbanizatzeko proiektua (15. sektorea handitzea). Hasierako onespena
Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arguedasko jarduera ekonomikoen eremua urbanizatzeko proiektua (15. sektorea handitzea), NASUVINSAk sustatu duena.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2021eko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.
Iragarkiaren kodea: L2111235