174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2021eko uztailaren 6an ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

“Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean jasotako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea helbide eletroniko honetan: https://ssocialesllmss.tecsoluciones.es. Mankomunitatea da Interneteko domeinu horren jabea, baita egoitzaren titularra ere.

Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea, baita Mankomunitatearen web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

3 Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Mendabian, 2021eko uztailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2110927