174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2021eko apirilaren 14an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontua aldatzeko 2/2021 espedientea, aparteko kreditua gaitzeko 2021. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Olaibarren, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2111098