2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikuluan xedatua betetzeko, 3. eranskineko 14. taldeko 14.1 jardueraren barnean (500 m²-tik gorako nekazaritzako biltegiak), aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Sustatzailea: Alberto Labarga Reinaldos.
Jarduera: nekazaritzako nabe bat ezartzea.
Tokia: Filo de Pajares (1. poligonoa, 2494. lurzatia), Ablitas.
Ablitasen, 2021eko uztailaren 15ean.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2111205