163. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2. poligonoko 948. partzelaren jabetza doan lagatzea,
osasun zentrorako

Udal honetako jarduneko alkateak, 2021eko ekainaren 30ean, 754/2021 zenbakiko Ebazpena eman du. Hona hemen ebazpenaren testua:

“Erripagañan osasun-zentro bat eraikitzeko beharra ikusita, udaleko hirigintza-araudian aurreikusita dago Burlatako Udalaren jabetzako partzela bat egotea 2.501 metro koadroko zuzkidura-erabilera sanitariorako.

Alkatetza honek badaki osasun-zentroa eraikitzeko proiektua lehenbailehen egin behar dela, 6/1990 Foru Legearen 136. artikuluan eta hurrengoetan eta 280/1990 Foru Dekretuaren 132. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Espedientean dagoen dokumentazioa ikusita, legez eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Erripagaña etorbideko z.g. eremuan dagoen 2. poligonoko 948. partzelaren jabetza Nafarroako Gobernuari doan lagatzeko espedientea jendaurrean jartzea, Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 134. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuak onartu zuen erregelamendu hori), espedientea iragarki-taulan argitaratu eta hamabost eguneko epean aztertu ahal izan dadin, Udal Idazkaritzan, eta egokitzat jotzen diren alegazioak egin.

Burlatan, 2021eko ekainaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2110554