2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onarpena
Aranoko Udaleko Udalbatzak, 2021eko otsailaren 25ean egindako udalbilkuran hasiera batez onartu zuen 2021eko plantilla organikoa eta langileen zerrenda izendatua. Iragarki hau 80 zenbakidun 2021eko apirilaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen.
Jendaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu, ondorioz, plantilla organikoa eta langileen zerrenda izendatua behin betiko onartuta gelditzen direla ulertzen da.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioako 6/1990 Foru Legearen 235 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Aranon, 2021eko ekainaren 16an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
–Lanpostua: Arano eta Goizuetako udalen Elkarteko idazkaria.
Buru den udalerria: Goizueta.
Maila: A.
Bateraezintasun osagarria: % 35.
Lanpostuko osagarria: % 3,72.
Baldintza berezia: Euskara jakitea nahitaezkoa, maila EGA edo baliokidea.
Egoera administratiboa: hutsik.
Lan Kontratatudunak.
–Lanpostua: Zerbitzu anitzetako langilea.
Maila: E.
Maila osagarria: % 15.
Lanpostuko osagarria: % 3,21.
Baldintza berezia: Euskara jakitea nahitaezkoa, idatzizkoa eta ahozkoa B1 maila.
Baldintza berezia: Gidatzeko baimena B.
Egoera administratiboa: hutsik.
–Lanpostua: Administrari laguntzailea.
Maila: D.
Lanaldia: % 41.
Maila osagarria: % 12.
Lanpostuko osagarria: % 2,99.
Baldintza berezia: Euskara jakitea nahitaezkoa, maila EGA edo baliokidea.
Egoera administratiboa: hutsik.
Langileen zerrenda izendatua
Administrazio kontratudun langileriaren zerrenda izendatua.
–Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.
–Zerbitzu anitzetako langilea: Francisco Javier Ansa Egurrechea.
Behin-behineko lan kontratudun langileriaren zerrenda izendatua.
–Administrari laguntzailea: Cristina Ursua Aizpurua.
Iragarkiaren kodea: L2110225