2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2021eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 27an, 1/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurrean egon den bitartean ez da alegaziorik egin; hortaz, aldaketa behin betikotzat jo da, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.
1/2021 AURREKONTU ALDAKETA
Aparteko kreditu gaitzea, 62.777,57 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “4590 6230002 Banda zabaleko PIL inbertsioa 62.777,57 euro”. Honako honen kargura finantzatuko da:
87000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 62.777,57 euro.
Guztira: 62.777,57 euro.
Uharte Arakilen, 2021eko ekainaren 29an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2110356