154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 234/2021 Prozedura

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 0000234/2021 prozeduran, 82/2021 Autoa eman da 2021eko ekainaren 3an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“82/2021 Autoa.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: Raquel H. Reyes Martínez andrea.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2021eko ekainaren 3an.

Aurrekariak:

Lehena.–Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridikoak eta letraduak eskatu du, 2021eko ekainaren 1eko idazki baten bidez, judizialki baimentzea Osasuneko kontseilariaren ekainaren 1eko 19/2021 Foru Aginduaren bidez hartutako neurriak. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Bigarrena.–Sala honek berehala igorri zion Fiskaltzari, txostena egin zezan. Txosten hori ekainaren 1ean bertan egin zuen, neurri guztien berrespena eskatuz. Emaitza horrekin, prozesua ebazpenaren zain gelditu zen.

Txostengilea Antonio Sánchez Ibáñez magistratu jauna da, sala honen iritzia azaldu duena.

–Xedapen zatia.

Salak erabakitzen du:

1. Berrestea Osasuneko kontseilariaren ekainaren 1eko 19/2021 Foru Aginduan jasotako osasun neurriak. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz.

2. Administrazioak Administrazioarekiko Auzien Sala honi jakinarazi beharko dio berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena berresteko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

4. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta haren aurka kasazio errekurtsoa aurkezten ahal dela, Auzitegi Gorenari zuzenduta, hiru egun balioduneko epean, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 87. eta 87 ter artikuluarekin (8/2021 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarria; 2021eko maiatzaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta bertan berariaz aurreikusten diren izapideekin. Horretarako, ez da nahitaezko baldintza aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea.

Halaxe erabaki, agindu eta sinatu dute idazpuruan adierazitako magistratuek. Fede ematen dut”.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2021eko ekainaren 17an.–Virginia Arias López de Lacalle, Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Iragarkiaren kodea: J2109949