2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
UC-53 unitateko xehetasun-azterketaren araudia
Argitaratzen da UC-53 unitateko xehetasun-azterketaren araudia, bat eginik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin. Aipatu xehetasun-azterketa 1999ko urriaren 26ko osoko bilkuran onetsi zen eta 1999ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 10ean.
Tafallan, 2021eko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2109959